Hasiera
Bitartekaritza gatazkak kudeatzeko metodo alternatiboa da, aukera eta tresna berriak eskaintzen dizkie zuzenbideko profesionalei, eta erakusten ari da eraginkorra dela izaera desberdineko gatazkei erantzuteko. Azken urteotako lege-bultzadari esker, gero eta indar handiagoa hartzen ari da gure ingurunean.
Bitartekaritza erabiltzea borondatezkoa da; arina eta malgua da, eta gatazkan dauden alderdiek, profesional neutralen laguntzarekin, irtenbide egokiak lortzen dituzte zuzeneko komunikazioaren bidez.
Kalitatezko zerbitzu bat eskaini nahi dugu gure elkargoko profesionalekin, bitartekaritzan eta gatazken konponbide alternatiboan berariaz trebatuta daudenekin, herritarrei erantzun hobea emateko.
Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren (SEMICAB) Bitartekaritza Zerbitzua Elkargotik bertatik abiatzen da, arlo horretan trebatutako elkargokideen borondateagatik eta inplikazioagatik eta proiektuaren arrakastan lankidetza estua duen Bitartekaritza Azterlanen Taldearen borondateagatik eta inplikazioagatik sortu da.