Skip to main content
ICASV - El colegio

Berdintasun Plana

Hasiera

2021-2024 aldirako Abokatuen Elkargoaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako lehen Plana emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren egoera eremu guztietan identifikatzeko estrategia bat da, bai barnekoan – lan kontratuko langileek eta laguntzaileek osatua –, bai erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuen eremuan, eta atzemandako arrakalak ezabatzeko eta berdintasuna bultzatzeko ekintzak ezartzea lortzeko. Bizkaiko Abokatuen Elkargoak apustu sendoa egiten du genero desberdintasunak bere jarduera eremutik ezabatzeko bidean aurrera egiteko, eta, horretarako, aurrera egin nahi du emakumeen eta gizonen arteko aukera  eta tratu berdintasuna integratzeko lanean, kudeaketa prozesu guztietan eta erakundearen kulturan, sexuagatiko bereizkeria oro ezabatuz. Helburua da erakunde osoan benetako berdintasuna lortzea eta gainerako gizartea eraldatzen laguntzea, emakumeen eta gizonen aukera berdintasunaren arloan erreferente eraginkorrak sortuz.

Kontzilia Plana

Kontzilia Eusko Jaurlaritzak enpresen eta langileen eskura jarri duen webgunea da, familia eta lana bateragarri egiteko kudeaketaren berri emateko. Gure jarduera profesionalerako tresna baliagarria dela uste dugu, eta, aldi berean, gai horri buruz indarrean dagoen arau esparrua ezagutzeko aukera ematen digu.

Derecho a conciliar para los profesionales de la Abogacía