Aurkezpena eta historia
Hasiera
Elkargoa 1838ko uztailaren 11n sortu zen Bilboko Udaletxeko Areto Nagusian, José Javier de Goytia jaunak deituta. Bera izan zen lehen dekanoa, hiriko abokaturik zaharrena baitzen.
Isabeldar Garaitik, Seiurteko Iraultzailetik, Berrezarpenetik, Primo de Riveraren Diktaduratik, Bigarren Errepublikatik, Gerra Zibiletik, Frankismotik eta demokrazia berriro ezartzetik gaur egunera arte, gure Elkargoak espiritu profesionala eta Gizarteari zerbitzua emateko gogoa, defentsa publikoan leialtasuna eta askatasun zibilen aldeko konpromisoa izan ditu ezaugarri. Elkargoaren historia lanbidearen eta abokatutzako profesionalen historia da, gorabehera historiko eta politikoen gainetik bere izaera biltzailea eta kideen elkargune izateko gogoa inoiz galdu ez duena.
Gertakizun asko izan dira elkargoaren historian, eta guztiak 1992an argitaratutako "Historia Del Ilustre Colegio de Abogados del Señorío de Vizcaya" lanean jasota daude.