Elkargoaren gobernuaz, egituraz eta elkargokideez arduratzen den organo gorena den aldetik, Gobernu Batzordeak bere gain hartzen ditu, besteak beste, barne antolamenduko eginkizunak, eta Elkargoko atal, batzorde eta azterketa talde guztien arduraduna da. Era berean, bere ardura da profesionalen artean lanbidean aritzean sor daitezkeen gatazkak ebaztea, baita Kostuen Tasazioei, Intrusismoari, diziplina espedienteei eta abarri buruzkoak ere, eta bere gain hartzen du Elkargoaren ordezkaritzaren erantzukizuna bere erakundeekiko harremanetan.