Skip to main content
Servicios a la ciudadanía - ICASV

Doako Justizia

Contactar

Hasiera

Konstituzioak herritar guztiei garantizatzen die Justizia Auzitegietara jo ahal izateko irispidea, baita inolako baliabide ekonomikorik ez dutenei ere. Beraz, doako justiziarako eskubidea dute eskaera egiteko unean Doako Laguntza Juridikoaren Legeak  ezarritako diru-sarreren muga gainditzen ez dituzten pertsonek. Eskatzailearen zirkunstantzia bereziak ere kontuan hartzen dira, baita bizitza-mailaren kanpoko adierazleak ere. Abokatuen elkargo bakoitzak badu, ezinbestean, Orientazio Juridikoko Zerbitzu bat, aldez aurretik doako laguntza juridikoa eskatzen dutenei zerbitzu hori jaso ahal izateko bete beharreko baldintzen inguruan aholkularitza ematen diena, eskaerako inprimakiak betetzen lagunduz. Laguntza hori nori eman edo ez eman erabakitzea Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeari dagokio. Ondoren, zerbitzu hau Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoek antolatu eta kudeatzen dute; haien elkargokideen artean ofiziozko txanda antolatzen dute. Zerbitzu honen gestioa eta antolamendu operatiboa Abokatuen eta Prokuradoreen elkargoei dagokie, eta hori modurik eraginkorrenean aurrera eramateko Ofiziozko Txanda bat ezartzen da, bertako elkargokideen artean.  

Nork eska dezake doako laguntza juridikoa?

  • Espainolek, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarrek (librekanbioko zona), eta Espainian legezko egoitza duten atzerritarrek, baldin eta auzitan jarduteko baliabiderik ez dutela egiaztatzen badute.
  • Gizarte Segurantzako Zerbitzu Erkideek eta Erakunde Kudeatzaileek.
  • Ondorengo pertsona juridikoek: onura publikoko erakundeek eta dagokien Administrazio Erregistroan inskribitutako fundazioek.
  • Lan-arloko jurisdikzioan: Gizarte Segurantzaren onuradunek eta langileek.
  • Zigor-arloko jurisdikzioan: auzitan jarduteko baliabiderik ez duten herritar guztiek, baita atzerritarrek ere Espainian legezko egoitza eduki ez arren.
  • Administrazioarekiko auzietako jurisdikzioan: nahiz eta Espainian legezko egoitzarik ez izan, auzitan jarduteko baliabide nahikorik ez duela egiaztatzen duten atzerritarrek, beren asilo-eskaeren eta Atzerritarrei buruzko Legearen gaineko prozesuetan.

 

 

 

Era berean, eta auzitan aritzeko baliabiderik daukan ala ez alde batera utzita, berehala aitortuko zaien doako laguntza juridikoa eskatzeko eskubidea dute genero-indarkeriaren, terrorismoaren eta gizakien salerosketaren biktimek biktima-izaerarekin lotura duten prozesuetan, baita adingabeak eta desgaitasun psikikoa dutenek ere, abusuen edo tratu txarren biktima direnean. Eskubide hori bera dute istripu baten ondoriozko sekuela iraunkorrak direla-eta haien ohiko lan- edo lanbide-zereginak egiteko gai ez direnek eta eguneroko funtsezko jarduerak egiteko beste pertsona batzuen laguntza behar dutenek, auziaren xedea jasandako kalte pertsonal eta moralengatiko kalte-ordaina erreklamatzea denean.

Beren eskubide edo interes propioak defendatzeko auzitan jarduten dutenek bakarrik izango dute doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea.

Nola izapidetzen da?

Doako laguntza juridikoa lortzeko prozedura Orientazio Juridikoko Zerbitzuaren bidez izapidetzen da (OJZ). Horretarako, lehenik eta behin, ezinbestekoa da hitzordua eskatzea, bai Aurretiko hitzorduaren Zerbitzuaren bidez, bai Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Orientazio Juridikoko Zerbitzuen telefonoen bidez.

Orientazio Juridikoko Zerbitzuak arreta eta informazioa eskaintzen die herritarrei doako laguntza juridikoa jasotzeko prozesuan, pertsona guztiek aukera izan dezaten prozedura judizialetan beren interesak defendatzeko, beharrezko zerbitzuak ordaintzeko baliabide ekonomikorik izan ez arren.

Abokatuen Elkargoek kudeatzen duten zerbitzu hau eta diru publikoaren bidez finantzatzen da. Horregatik, zerbitzua eskatzen dutenek baliabiderik ez dutela frogatu behar dute.

Harremanetan jarri:

CAPTCHA
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

TLF. 944 356 200

Rampas de Uribitarte, 3

48001, Bilbao (Bizkaia)