Skip to main content
Turno de oficio

Ofiziozko txanda

Contactar

Hasiera

Praktika Juridikoko Eskolak Indarkeria, Adingabeak eta Atzerritartasuneko berariazko ofiziozko txandetan sartzeko eta mantentzeko nahitaezko prestakuntza-ikastaroak antolatzen ditu.

Doako laguntza juridikoko zerbitzuak emateko gutxieneko prestakuntza- eta espezializazio-baldintza orokorrak ezartzen dituen 1997ko ekainaren 3ko Aginduak ezartzen duenez (lotura), ofiziozko txandetara sartzeko baldintzen artean dago Abokatuen Elkargoetako Gobernu Batzordeek ezarritako ofiziozko txandako eta abokatu-laguntzako zerbitzuetara sartzeko ikastaroak edo probak gainditzea.

Oinarrizko ikastaroek aukera ematen dute, gainerako baldintzak betetzearekin batera, dagokion txandan sartzeko.

Ikastaro aurreratuak nahitaez egin eta gainditu behar dira txanda berezietan sartu ahal izateko. Urtero ikastaro horiek gainditzen ez dituztenei baja emango zaie, eta berriz lanean hasteko, dagokion oinarrizko ikastaroa egin eta gainditu beharko dute.

Ikastaroak, oinarrizkoak zein aurreratuak, elkargokide guztientzat daude zabalik. Espezialitate hauetakoak ez izan arren, horietan matrikulatu nahi dutenek aukera izango dute, baina ikastaro horiek gainditzeak ez du inola ere berariazko txandan sartzeko eskubiderik emango.

 

ICASV - Servicios relacionados

Erlazionatutako zerbitzuak

Harremanetan jarri:

CAPTCHA
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

TLF. 944 356 200

Rampas de Uribitarte, 3

48001, Bilbao (Bizkaia)