Skip to main content
ICASV - Secciones

Kostuak tasatzeko

Hasiera

Kostuak Tasatzeko Atalaren xedea da, indarrean dagoen legeriarekin eta Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren Estatutuaren 32. eta 33. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, txosten-proposamenak egitea, Gobernu Batzordeak onar ditzan, kostuak tasatzeko eta kontuen zina egiteko prozeduretan, bai eta abokatuen ordainsari profesionalak eztabaidatzen diren prozeduretan ere, epaitegi eta auzitegiek hala eskatuta.

Abokatutzaren Estatutu Orokorraren 29. artikuluak ezartzen duenez:

“Abokatuen elkargoek zerbitzu-sariei buruzko irizpide orientagarriak prestatu ahal izango dituzte, kostuak tasatzeko eta abokatutzako profesionalen kontuei zin egiteko; horrez gain, ordainsari profesionalei buruzko informazioa eman eta irizpena eman ahal izango dute, eta peritu-txostenak ere egin ahal izango dituzte, Elkargo Profesionalei buruzko otsailaren 13ko 2/1974 Legearen 5.o) artikuluaren arabera. Irizpide horiek baliagarriak izango dira, halaber, doako laguntza juridikoko kostuen tasazioaren ondorioetarako dagozkion ordainsariak kalkulatzeko”.

Era berean, Kostuen Tasazioen Atalari dagokio Gobernu Batzordeari proposatzea kostuak tasatzeko eta kontuen zina egiteko irizpide orientagarriak definitu, aldatu, berritu edo egokitu ditzala.