Skip to main content
ICASV - Secciones

Erantuzkizun Zibilaren Atala

Hasiera

ICABIZKAIAko Erantzukizun Zibileko Atalaren helburua da abokatuei egiten zaizkien era horretako erreklamazioak bideratzea, beren lanbidearen jardunean defendatu behar izan dituzten interesei eragin ahal izan zaizkien kalteengatik, eta dagokion aseguru-etxeari helaraztea; abokatuen eta aseguru-konpainiaren arteko harremanetan harmonia, komunikazioa eta azkartasuna lortzeko behar diren neurriak hartzea; eta, Praktika Juridikoko Eskolaren eta Prestakuntzako Atalarekin lankidetzan, arlo horretako jarduerak eta ikastaroak sustatzea eta antolatzea.

Elkargokideen aurkako erantzukizun zibileko erreklamazioak idatziz egin beharko dira, Gobernu Batzordeari zuzenduta, dagokion erreklamazio-orriaren bidez. Elkargoari helaraz dakioke, posta elektronikoz (decanato@icabizkaia.eus) edo eskura edo posta arruntez, elkargoaren egoitzan (Uribitarte Erranplak 3). Idazkian, erreklamazioaren arrazoiak azaldu beharko dira zehatz-mehatz, eta erreklamazioaren oinarri diren agiri guztiak erantsi beharko dira.

Erreklamazioa kaltea eragin duen ustezko elkargokideari helaraziko zaio, egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan eta egokitzat jotzen duen dokumentazioa ere aurkez dezan.

Horrekin guztiarekin, ahalik eta eperik laburrenean, erantzukizun zibileko atalak txosten juridikoa emango du, alderdientzat loteslea izango ez dena, egindako erreklamazioari buruz eta Elkargoaren ikuspegitik kalte-ordaina jaso behar duen ala ez adieraziko duena.

Erreklamazioen tramitazioa

Kaltetuek, edo zuzenean abokatu aseguratuek, Elkargoaren Gobernu Batzordeari zuzendutako idazki baten bidez, ezbeharren bat izan dela jakinarazi ahal izango dute, posta elektronikoz (decanato@icabizkaia.eus) edo eskura edo posta arruntez, elkargoaren egoitzan (Uribitarte Erranplak 3, 48001 Bilbo).

Erreklamazio-idazkian, kaltetuak gertaeren bertsioa azaldu beharko du, eta bertsio hori oinarritzen duen dokumentazioa aurkeztu.

Idazki hori ustez kausatzailea den letraduari helaraziko zaio, egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan, alegazio horiek arrazoituz eta bere bertsioaren oinarri diren egokitzat jotzen dituen agiriak aurkeztuz.

Dokumentazio horrekin guztiarekin, Elkargoko Erantzukizun Zibileko Atalak azterlan bat egingo du, eta txosten batean jasoko ditu egitateak, eta bere ustez ezbeharra ordaintzeko modukoa den ala ez adieraziko du.

Txosten hori, Gobernu Batzordeak onartu ondoren, aseguratzaileari, erreklamatzaileari eta ezbeharra ustez eragin duen letraduari emango zaie; eta alderdientzat loteslea izan gabe, egindako erreklamazioak ebazten lagunduko du, kaltetuarekin kalte-ordainaren zenbatekoa negoziatzeko konpainiak duen ahalmenari kalterik egin gabe.

Ezbeharra aseguru-artekaritzaren bidez edo zuzenean Aseguru Konpainiari jakinarazteko aukera ere badago.