
Nazioarteko harremanak
Hasiera
Batzorde hau 1993an sortu zen, lankide batzuen kezkagatik eta Nazioarteko Harremanek mugarik gabeko Europaren errealitatean izango zuten garrantzi gero eta handiagoaren ziurtasunagatik.
Nazioarteko Harremanen Batzordea sortzearekin lortu nahi ziren helburuek indarrean jarraitzen dute gaur egun. Hasieratik, honako hauek dira:
1.- Batzordearen helburu nagusia, zalantzarik gabe, nazioarteko foroetan presentzia aktiboa izatea da, batez ere ICABIZKAIArena, baina baita bertako elkargokideena ere.
2.- Gure Elkargoko abokatuen eta mundu osoko erakunde eta lankideen arteko nazioarteko lotura erraztea, eta, ahal den neurrian, zuzenbidearen arlo guztiak barne hartzea.
3.- ICABIZKAIAren parte-hartzea sustatzea nazioarteko foroetan, mundu osoko erakundeekin eta abokatutzarekin harremanak sortzeko.
4.- Abokatuen Nazioarteko Elkargoekin eta beste Elkarte batzuekin informazioa eta dokumentazioa trukatzea eta, ahal den neurrian, Bilbo beste herrialde batzuetako Abokatutzaren egoitza gisa ezartzea.
5.- Hainbat herrialdetako pasanteen trukea sustatu eta erraztea, beste herrialdeetako araugintzak eta lan egiteko metodoak ezagutzeko.
6.- Elkargoaren eta abokatuen nazioarteko elkarteen arteko harremanak sustatzea.
7.- Elkargokideei laguntza eskaintzea kanpoko lanbidean jardun dezaten.
8.- Bilbon foroak, jardunaldiak eta batzarrak antolatzea. Bestela esanda, gure hiria, oro har, eta elkargoa, bereziki, ezinbesteko erreferentzia bihurtzea gai horietan.
Adierazitako helburuak lortzeko, Nazioarteko Harremanen Batzordeak bere denbora emateko gogoa duen elkargokide talde bat du, eta maiz eta etengabe egiten diren tresna edo jarduera batzuk ere baditu. Horiek ohiko bilera batean gauzatzen dira, hilaren lehenengo astean, normalean asteazkenetan, gure Elkargoko hirugarren solairuan.
Arduraduna: Aitzol Asla Uribe Jn.