Skip to main content
ICASV - Comisiones

Bizkaiko Abokatu Gazteen Taldea

Hasiera

Taldearen helburua abokatu gazteen interesak ordezkatzea eta defendatzea da, lanbide-jardueran sor daitezkeen arazoak konpontzen saiatuz.

Taldea 1998an berrabiarazi zen, eta, harrezkero, kolektibo horren adierazpide izan da. Estatuko eta nazioarteko antzeko erakundeekin harremanetan egon da, eta Abokatu Gazteen Estatuko Konfederazioaren (CEAJ) barruan dago. Konfederazio horren webgunea honako hau da: www.ceaj.es.

2006ko azaroaren 30ean eratu zen formalki Euskadiko Abokatu Gazteen Federazioa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa/Gipuzkoako taldeek osatua, eta haren egoitza Legelarien Euskal Kontseiluaren egoitzan ezarri zen.

Taldeko kide arrunta izateko, gure elkargoan elkargokide izan behar da jarduneko gisa, eta gutxienez bi baldintza hauetako bat bete behar da: berrogei urtetik beherakoa izatea, edo, bestela, elkargoko kide sei urtetik gorakoa ez izatea.

Talde honen helburua lanbidearen hasiera duintzea da, abokatuari hasitako bidea erraztuz. Talde horrek etengabeko prestakuntza praktikoa eskaintzen dio abokatu gazteari, eta taldekatuaren parte-hartzea sustatzen du izaera juridiko-sozialeko ekitaldien antolaketarekin, mahai-inguruen, eztabaiden eta hitzaldien bidez.

Gainera, gure asmoa da elkartze hori topagune eta esperientziak eta kezkak trukatzeko gune bihurtzea, gure lanbidearen hasieran behin eta berriz agertzen diren arazoak ikasi eta konpondu ahal izateko.

Hileko bigarren asteazkenean biltzen gara, 19:00etan, Elkargoaren hirugarren solairuan.

Arduraduna: Jagoba Goiri

Jarri gurekin harremanetan

 

Foto AJA