Gobernu Batzordeak Gabonetako Postalerako Marrazki Lehiaketa bat antolatzea erabaki du, 18 urtetik beherako Bizkaiko Abokatuen Elkargoko kideen eta langileen seme-alabentzat.
Aukera-berdintasuna bermatzeko, lehiaketa hiru kategoriatan banatuko da, parte-hartzaileen adinaren arabera:
- A kategoria: 6 urtera arte.
- B kategoria: 7 eta 11 urte bitartekoak.
- C kategoria: 12 eta 17 urte bitartekoak.
Kategoria bakoitzean lehen sari bat egongo da: opari bat eta diploma bat. Hiru horietatik bat aukeratuko da erabateko irabazlea izan dadin; marrazki hori Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren aurtengo Gabonetako postal ofiziala egiteko erabiliko da.
Marrazkiak aurkezteko epea 2025eko abenduaren 9an amaituko da, 14:00etan.
Marrazkiak entregatzeko bi modu daude: aurrez aurre entregatu ahal izango dira Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren bulegoetan, Bilboko Uribitarte kaleko 3. Zenbakian; bestela, posta elektronikoz bidali ahal izango dira JPG edo PDF formatuan, gutxienez 300 dpi bereizmenarekin, helbide honetara: administracion@icabizkaia.com. Sinatutako baimenarekin batera aurkeztu beharko dira.
Esteka hauen bidez, Lehiaketaren inguruko arauak eta adingabearen aitaren/amaren edo tutorearen baimena eskura ditzakezue:
Junta De Gobierno