Skip to main content
Albiste orokorrak

Presentación de prueba documental en juicio desde PSP

avantius psp

Avantius-PSP aplikazioaren 6.3 bertsioarekin, froga dokumentala epaiketaren edo judizioaren ekitaldian bertan zuzenean aurkezteko aukera gaitzen da profesionalentzat (PSP bidez) eta Fiskaltzarentzat (Avantius bidez). Orain arte, froga hori paperean edo euskarri fisikoan aurkezten zen.

Aurkeztutako froga onartzea edo ez onartzea epaileek eta magistratuek erabaki ahal izango dute, halaber, bista-ekitaldian bertan.

Profesionalak, bista egin aurretik, epaiketan aurkeztu asmo duen froga dokumentala jasotzen duen zirriborroa prestatuko du. Horrela, bista-ekitaldian bertan, dokumentuak behin betiko aurkeztu ahal izango ditu, prozedurari eransteko eta epaileak horien onargarritasunari buruzko erabakia har dezan.

Funtzionalitate hau “PSP Multidispositivo” aplikazioan baino ez dago erabilgarri.

 Profesionalentzako web-mintegia: azaroaren 13an, 10:00etatik 10:30era

https://teams.microsoft.com/meet/3575473849799614?p=ZrCVonhQfh9vRpxRIZ