Hasiera
Bi programa horiek Espainiako Zerga Aholkularien Elkartearekin (AEDAF) lankidetzan ematen dira, eta horien baturak erantzuna eman nahi dio abokatu-lanbidean jardun nahi duten Zuzenbideko gradudunen gero eta eskaera handiagoari: zerga-arloan eta zerga-aholkularitzan espezializatutako abokatuak izatea.
Ildo bikoitz horren bidez, profil bereizgarria lortuko duzu, aukera emango dizuna abokatuen bulegoetan jarduteko, letradu-laguntza eta aholkularitza juridikoa emateko arlo penalean, zibilean, laboralean, administratiboan, merkataritzakoan..., eta ezagutza sakonak izango dituzu tributu- eta zerga-aholkularitzaren arloan. Abokatutzan sartzeko masterraz gain, espezializazio sakona egingo duzu lurralde erkideko eta lurralde historikoetako zerga-sisteman.
GAI IZANGO ZARA HAU GUZTIA EGITEKO…
• Enpresen aholkularitza eta plangintza fiskala
• Partikularrentzako aholkularitza, aitorpenak eta autolikidazioak egitea eta aurkeztea
• Kontulariei, aholkulariei eta auditoreei laguntzea
• Zergak kudeatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko prozedurak eramatea
• Familia-enpresen plangintza eta antolaketa fiskala eta ekonomikoa
• Administrazio-bideko errekurtso eta erreklamazioen eta jurisdikzio-bideko errekurtsoen zuzendaritza teknikoa
• Defentsa delitu sozial eta ekonomikoengatiko eta Ogasun Publikoaren aurkako prozesu penaletan
• Zerga-arloan espezializatutako irizpenak ematea
• Nazioarteko plangintza fiskala
• Enpresak berregituratzea