Praktika Juridiko Eskolaren eta Prestakuntza
Hasiera
Atal honen xedea da Gobernu Batzordeari laguntzea gure elkargokideen prestakuntzari buruzko guztian. Prestakuntza eginkizun hori, nagusiki, "Pedro Ibarreche" Praktika Juridikoko Eskolaren bidez gauzatzen da. Eskola horrek, Abokatutzako etorkizuneko profesionalentzako Praktika Juridikoko MUAA Masterra antolatzeaz gain, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearekin lankidetza estuan, urtean zehar hainbat gairi buruzko ikastaro eta jardunaldi guztiak antolatzeaz arduratzen da. Ikastaro eta jardunaldi horiek Elkargoaren etengabeko prestakuntzaren barruan gozatu ditzakegu.