Deontologia
Hasiera
Deontologia Atalaren xedea da Gobernu Batzordeari Elkargoaren diziplina-funtzioa kudeatzen laguntzea, horretarako dagozkion erabakiak proposatuz eta Gobernu Batzordeak Elkargoaren esku utz ditzakeen erabakiak gauzatuz, Espainiako Abokatutzaren Estatutu Orokorrean, kode deontologikoetan eta Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak onartutako Diziplina Prozeduraren Erregelamenduan edo, hala badagokio, horiek ordezten dituzten arauetan xedatutakoaren arabera.
Deontologia Atalari dagokio arau-hauste deontologikoengatiko kexak eta salaketak onartzea, horiek artxibatzea, argi eta garbi eduki deontologikorik ez dutela irizten zaionean, Gobernu Batzordeari informazio-eginbideak edo, hala badagokio, diziplina-espedienteak irekitzeko proposamena egitea, horien izapidetzea bultzatzea, bai eta Gobernu Batzordeak Atalaren esku utz ditzakeen eginkizun guztiak ere, Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiaren Diziplina Prozeduraren Erregelamenduari jarraiki.
Zehapenak ezartzea Gobernu Batzordearen eskumen esklusiboa izango da beti.
Era berean, intrusismoaren arloan Elkargoan jartzen diren salaketa guztien edukia aztertu eta ikertuko du, eta Gobernu Batzordeari gai horretan hartu beharreko ekimen eta neurri guztiak proposatuko dizkio.