
Korua
Hasiera

Espainiako Estatuko lehen Korua da, eta munduko bakanetako bat, jarduneko abokatutzako profesionalek osatzen dutena. 1994ko otsailean sortu zen, eta urte bereko maiatzean egin zuen lehen jendaurreko jarduna, Stage-94ko ekitaldien barruan (Europako abokatuen prestakuntzari buruzko jardunaldiak).
Harrezkero, Bizkaiko Abokatuen Elkargoa ordezkatzeko lan handia egin du, eta biziki parte hartu du erakundearen eta hura hartzen duen gizartearen bizitzan.
Ibilbide luzea egin du bere kideen bizi-ikuskeraren ondorioz. Ikuskera hori ingurunetik jasota, eta musikaren bidez kultura-adierazpena izateko beharrean oinarrituta dago. Bere interpretazioak partekatu ditu auzitegien eta beste elkargo batzuen ekitaldi instituzionaletan, erakunde profesional publiko eta pribatuen ekitaldietan, sari-emanaldietan, omenaldietan, eta nazioko eta nazioarteko kongresuak inauguratu edo ixtean.
Koruak Espainiako Estatuko eskualde guztietako ekitaldietan parte hartu du, bai eta nazioarteko topaketetan ere, Parisen, Bordelen, Bruselan, Dublinen, Milanen, Lisboan, Veronan, Buenos Airesen, Caracasen, New Yorken, Rio de Janeiron, Melbournen eta La Habanan.
Koruak, hasiera-hasieratik, konpromiso sozial sendoa hartu du, eta ongintzako kontzertuetan parte hartu du, asistentziako gizarte-erakundeentzat (zaharren egoitzak, gizarte-jantokiak, ospitaleak...).
Bere jarduera guztietan, ahalegin itzelaz eta grinaz egiten du Bizkaiko abokatutzaren ordezkari duina izateko, eta etengabe saiatzen da kultura sustatzen eta zabaltzen.
Arduraduna: José Antonio Lozano Murga