Animalien Zuzenbideko Azterlan Taldea
Hasiera
Taldea animalien zuzenbideko gaian interesa duten abokatuen eta, oro har, Zuzenbidearen profesionalen arteko topagunea da. Besteak beste, helburu hauek lortzeko sortu da taldea: irizpide juridiko propioa emateko problematika orokorrak identifikatzea; tartean diren administrazio publikoei hobekuntza-proposamenak egitea; eta informazio-, dibulgazio- eta sentsibilizazio-ekintzak garatzea.
Hauek dira taldearen helburu nagusiak:
- Ikerketa eta analisirako gune bat eratzea, baita Animalien Zuzenbidearen arloko ezagutza juridikoa sortzeko eta zabaltzeko ere.
- Elkargokideei laguntza eta jarraibideak ematea, beren lana egiteko interes orokorrekoak izan daitezkeen diziplina honetako kontu guztietan.
- Irizpide juridikoa ematea gaiari buruzko lege-garapen berrietan, bai eta, hala badagokio, animaliak edukitzearekin eta babestearekin lotutako jarduera-protokoloak eta politika publikoak egitean ere.
- Arlo honetan interesa duten erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzea, aurreko helburuak lortzeko.
Arduraduna: María Gonzalez Lacabex