Elkargoko liburutegiak formatu digitaleko aldizkako argitalpenen funts handi bat du Legaltekan. LA LEY-k garatutako plataforma bat da, sortzen diren berrikuntza juridikoen berri izateko aukera ematen diguna, material bibliografikoa etengabe eguneratuz.
Edukiari dagokionez, eguneroko lanerako ezinbestekoak diren erreferentziazko argitalpenak dira, argitaletxeak betidanik eskaini digun fidagarritasun eta kalitatearekin.
Gure elkargokideen benetako beharrak asetzen dituen tresna, eta, horretarako, bilatzaile indartsu bat du, semantika eta garrantzia erantsita dituena, testuetan jasotako informazioa eskuratzen errazten dueña, dosierrak sortzea, gai bati buruzko dokumentazioa leku bakar batean biltzea eta Word-en deskargatzea errazten dueña.
Aldizkariak automatikoki eguneratzen dira eta, informazio-menu baten bidez, liburutegian eskuragarri ditugun ale berrien zerrenda lortzen da, argitalpen-datarekin.
Kontsultarako, nahikoa da izenburuaren edo azalaren irudiaren gainean klik egitea irakurketa-espaziora sartuz. Han, liburuaren aurkibidea edo laburpena ikus daiteke, eta zuzenean kapitulu edo artikulu jakin batera joan, pdf-an gorde edo inprimatu. “Aurreko aleak ikusi” aukeraren bidez, argitalpenaren zenbaki guztietara sartzen da.
Junta De Gobierno