2024ko urtarrilaren 30ean, 19:45ean
EKITALDI ARETOAN; ekitaldiaren hasieran, Carmen Pardok liburuaren zati bat irakurriko du

LA NIETA DEL SEÑOR LINH
Philippe Claudel
Azaroko goiz hotz batean, itsasontziko bidaia neketsu baten ondoren, agure bat Frantzia izan litekeen herrialde batean lehorreratzen da; herrialde horretan ez du inor ezagutzen eta bertako hizkuntza ez daki. Linh jaunak ihes egiten du bere familia eta herria suntsitu dituen gerra batetik. Gerrak dena lapurtu dio biloba izan ezik, Sang Diu izeneko haurtxoa, bere hizkuntzan "Goiz gozoa" esan nahi duena, aitonak lo-kanta -familiako emakumeek belaunaldiz belaunaldi abestu dutena- abesten duenean lokartzen den neskato lasaia. Kritikak eta publikoak aho batez goraipatutako liburua da; 200 mila ale baino gehiago saldu dira eta hamaika hizkuntzatan argitaratu da.
Philippe Claudel (1962) bere belaunaldiko eleberrigile frantziar onenetakotzat jotzen da. “El informe de Brodeck” lanarekin Goncourt Saria irabazi zuen 2007an. 2002an Renaudot sari ospetsua jaso zuen eta Frantziako liburu-saltzaileek Urteko Liburua aukeratu zuten “Almas Grises” lanagatik.