Erreprografi zerbitzu berria
Hasiera
Alta/erregistratu
Nola eman alta eta kargatu diru-zorro birtuala elkargoko fotokopiagailuetan inprimatzeko?
Esteka baten bidez (hauxe https://icabizkaia.pryntweb.com/es/register ), datu hauek bete eta "Erregistratu" sakatu beharko duzu:
- Posta elektronikoa elektronikoa (bertan alta berresteko emaila jasoko duzu; halaber, plataforman erabiltzaile gisa sartzeko aukera emango dizun emaila). Segurtasun arrazoiengatik errepikatzeko eskatuko dizu.
- Izen-abizenak
- Pasahitza
Alta emateko formularioa bete ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu, eta bertan adieraziko da zure eskaera baliozkotu gabe dagoela. Baliozkotzeko une horretan Elkargoaren egoitzan dagoen elkargoko langilearengana jo beharko duzu, edo Elkargoaren telefonora deitu, kanpoan bazaude. Ez baduzu berehalako balidaziorik behar, itxaron dezakezu, erabiltzailea izaera hurrengo egunean baliozkotuko baita.
Pryntweb sarrera
Nola sartuko naiz Pryntweb-en lanean hasteko?
Behin zure erabiltzailea sortuta, esteka honen bidez sartu ahal izango zara aplikaziora: https://icabizkaia.pryntweb.com/es/auth ondorioz, aplikazioaren hasierako orrira iritsiko zara.
- Goiko aldean, zure erregistroko "izen-abizenak" agertuko dira (zentsuratutako zatia beltzez). Eskuineko gezian saioa ixteko aukera duzu. Gogoratu lana amaitu ondoren saioa itxi egin behar duzula beti.
- "Su pin" izenburuarekin, 6 zifrako zenbaki bat agertzen da, Icabizkaiaren edozein fotokopiagailu eta inprimagailutan inprimatzeko edo eskaneatzeko lanak desblokeatzeko aukera emango dizuna. Begiaren irudian klik eginez gero, zure pina agerian geratuko da. Jar ezazu toki seguru batean, Elkargoko ikastetxeko fotokopiagailuetan edo inprimagailuetan inprimatzeko edo eskaneatzeko.
- "Su saldo" delakoaren bidez, eskura duzun zenbatekoa agertzen da eurotan.
- "Coste" delakoan inprimatu/kopiatu gabe dauden lanen balio osoa agertzen da. Edozein inprimagailu/fotokopiagailutan hodeira igotako lanak inprimatu ahal izateko, klik egin behar duzu "Tramitar pedido" gainean.
Saldoa errekargatu
Nola errekargatu aplikazioan dudan saldoa?
- Egin klik erosketa-saskiaren gainean.
- Hautatu kargatu nahi duzun zenbatekoa:
- Sartu zure txartelaren datuak. Zure saldoa kargatzeko, kontuan izan zure kreditu/zordunketa txartela beharko duzula; izan ere, ordaintzeko plataformak zenbakia, iraungitze-data eta CVV eskatuko dizkizu.
Txartelaren datuak sartu ondoren, egin klik ordainketa izeneko laukiaren gainean
Imprimatu
Nola inprimatu dokumentu bat?
Egin klik esteka honetan: https://icabizkaia.pryntweb.com/es/auth
Sartu ondoren, honako menu hau aurkituko duzu:
Egin klik " Subir nuevo Archivo" botoian. Zure ordenagailuko arakatzailea irekiko da pryntweb hodeira igo nahi duzun pdf fitxategia edo irudia aukeratu ahal izateko.
Adibidea: erabiltzaileak 4 fitxategi igo ditu 3 inprimaketa-lan desberdinetan. Lehenengo bi lanek dokumentu bakarra dute, eta hirugarrenak bi dokumentu ditu. Hiru lanak egitearen kostu osoa 1,89 eurokoa da; orain, eskaera izapidetzeko agindu beharko dut.
Adibidea: erabiltzaileak 4 fitxategi igo ditu 3 inprimaketa-lan desberdinetan. Lehenengo bi lanek dokumentu bakarra dute, eta hirugarrenak bi dokumentu ditu. Hiru lanak egitearen kostu osoa 1,89 eurokoa da; orain, eskaera izapidetzeko agindu beharko dut.
Azkenik, gure egoitzetako batera hurbildu, pina sartu eta egiteke dituzun lanak desblokeatu besterik ez duzu egin behar.
Lehenik eta behin, zure pina sartu beharko duzu inprimagailua desblokeatzeko
Zure pina sartu ondoren, hiru aukera ikusiko dituzu: Inprimatu, Eskaneatu eta Fotokopiatu. Kasu honetan, Inprimatu sakatu beharko duzu
Jarraian, egin beharreko lanaren kostuaren berri izango duzu.
Fotokopiatu
Nola fotokopiatu dokumentu batzuk?
Lehenik eta behin, zure pina sartu beharko duzu desblokeatzeko.
Zure pina sartu ondoren, hiru aukera ikusiko dituzu: Inprimatu, Eskaneatu eta Fotokopiatu. Kasu honetan, fotokopiatu sakatu beharko duzu.
Egin klik fotokopiatu aukeraren gainean eta menu bat ikusiko duzu; menu horren bidez, emaitza konfiguratzeko aukera izango duzu.
"Comenzar Copiado" delakoaren ondoren, programak lanaren kostuaren xehetasuna emango dizu, eta, orduan, "Confirmar e imprimir " besterik ez duzu egin beharko.
Eskaneatu
Nola eskaneatu dokumentu batzuk?
Lehenik eta behin, zure pina sartu beharko duzu inprimagailua desblokeatzeko..
|
Zure pina sartu ondoren, hiru aukera ikusiko dituzu: Inprimatu, Eskaneatu eta Fotokopiatu.
Egin klik eskaneatu aukeraren gainean eta menu bat ikusiko duzu; menu horren bidez, emaitza konfiguratzeko aukera izango duzu.
Eskaneatu delakoan sakatu ondoren, dokumentua hodeiko Pryntweb dokumentu-biltegira igoko da, eta han eskuratu ahal izango duzu, beste gailu batean deskargatu edo inprimatu ahal izateko. .